XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

(...) gurekin bizitzen jartzen zenean, eta gainera etxeko martxa berak eraman nahiko zuen, bere ohiturak ezarri, gure bizimodua goitik behera aldatu azken batean.

Eta aitak zidan maitasun erabatekoa, egiazkoa, bakar-bakarrik nirekikoa... orain emakume horrek eta biok erdibana jasoko genuen.

Nolanahi ere, nik gogoetarako joera dut eta aitak elkarrekin bizi hitzak esan ondoren gertatutako bi minutuko isilune itogarri hartan era askotako pentsamenduak izan nituen gogoan: eta ez bakarrik erresumina;

aita bakarrik sentitzen hasia zela ere konturatzen nintzen, garai hartan askotan ateratzen bainintzen nire lagun-koadrilarekin.

Zuzena al zen, esate baterako, ni pozik baino pozikago egotea Dani eta Pau-rekin kanpinera joateko planak eginez, bitartean aitak etxean bakarrik gelditu beharko zuelarik?

Argi zegoen problema hori gero eta handiago bihurtuko zela ni autonomia lortzen nindoan heinean...

Ez nion lagunekin ateratzeari utzi nahi baina aita bakarrik sentitzea ere ez nuen oso gogoko.

Maria Angelsek, nahiz eta bere etorrera niretzat gauza askotan kalterako izan, seme izateak dakartzan erantzukizunak arinduko zizkidan.

Hori guztia burutik bizi-bizi pasatzen zitzaidan bitartean, aita egonezinik zegoen nire erreakzioaren zain.